2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Diziplinarteko proiektua 1. unitatean

Kaixo kaixo,

Hementxe duzue gure lehen unitateko

Diziplinarteko amaiera fasean gauzatu dugun lana.


Zorionak guztioi eta disfrutatu!

LH5 Diziplinarteko proiektua 1. unitatean 

Ondo pasa gabonak eta kontuz turroiarekin !!!


2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Ekainak 19, ostirala

Ekainak 19, ostirala


Ikasturteari amaiera emateko denok batera (gelaka) Meet bat egingo dugu gaur eta astean
zehar eginiko bertsoak, txisteak, asmakizunak… partekatuko ditugu. Hauek prest izan eta
honekin batera, baita zuen bingo txarteltxoa ere. 10:00etan ikusiko dugu elkar !!!


Enekok eta beste herri ugaritako ikastoletan bertsolaritzako irakasle izan diren irakasleek ere,
bideotxo bat grabatu dute zuentzat: https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/801/


Email honekin batera, udan egin ditzakezuen zenbait lan biltzen dituen dokumentua bidaltzen
dizuegu, zuen gurasoei ere bidaliko diegu dokumentu berdina. Gogoratu, zuen txostenak
Alexia plataforman jarriko ditugu datorren ostiralean, ekainaren 26an.


Opor oooso luzeak dituzue aurretik eta badakizue lan pixka bat ere egin dezakezuela kurtso
hasieran topera itzultzeko. Denaren gainetik garrantzitsuena, indarrak berreskuratu eta ondo
ondo pasa. Uda paregabea izan dezazuela, disfrutatu eta irailean ikusiko dugu elkar !!!

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Etxeko lanak - Ekainak 18, asteazkena

Ekainak 18, osteguna

1. ZEREGINA

EZ ZAUDE BAKARRIK abestia entzun:


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Ondorengo pelikula ikusi (Quiero ser como Beckham):


GOGORATU! Gaurko lana pelikula ikustea denez, ez dugu meet saiorik izango.
Biharkoa izango da azkenengo bideo deia, GOIZEKO 10:00ETAN. Bertan ikusiko gara!

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Etxeko lanak - Ekainak 17, asteazkena

Ekainak 17, asteazkena

Oharra: mezu honen bitartez adierazi nahi dizuegu bihar, EKAINAK 18,
EZ dugula Meet saiorik izango. Beraz, ostiralean guztiok elkartuko gara
ikasturteari amaiera emateko eta astean zehar eginiko lanak elkarrekin partekatzeko!

1. ZEREGINA

Alaitz eta Maiderren ISPILUAREN AURREAN abestia entzun: 


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Bidaltzen dizkizuegun argazkiak edo gustuko duzuen beste edozein argazki zuen logeletan zintzilikatzeko, marko polit bat egingo duzue gaurkoan nahi dituzuen materialak erabiliz.

Hasteko, kartoi zati bat hartu eta markoaren oinarria egin, horretarako, argazkiaren tamaina
kontutan izan. Ondoren, nahi duzun apaingarriak hartu eta kanpoko aldea osatu. Aukera
desberdin ugari daude, botoiak, egurrak, makarroiak, soka, goma eva…


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Etxeko lanak - Ekainak 16, asteartea

Ekainak 16, asteartea

1. ZEREGINA

KONPLIZE DITUT ETA abestia entzun:


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Ondorengo abestiaren letra entzun eta bideoklipa ikusi:


- Ondoren, abestiak burura ekartzen dizuenarekin marrazki bat egin eta honi nahi duzuen kolorea eman.

3. ZEREGINA

- Ostiraleko Meet-ean Bingo jolasean arituko gara. Horretarako, bakoitzak zuen "kartoia" diseinatu beharko duzue.

- Hauek izango dira baldintzak:

* Ikasle bakoitzak kartoi bakarra izango du (EZ egin bat baino gehiago).
* Kartoiak guztira 15 zenbaki izan behar ditu, ez gehiago, ez gutxiago.
* 1etik 90era bitarteko zenbakiak izan behar ditu (biak barne).
* Kartoiak 9 zutabe (goitik behera) eta 3 errenkada (ezkerretik eskumara) izan behar ditu.
* Zutabeak hamarrekoaren arabera sailkatu behar dira.
* Taula apaintzeko nahi dituzuen koloreak erabiltzeko aukera duzue.

Hemen adibide bat: